Oinezkoen ibilbidea ospatuko da bihar Leioan (Bizkaia) "Leioa herri zebraduna" izenburupean

Actualizado: viernes, 16 septiembre 2011 13:30

BILBO, 16 Sep. (EUROPA PRESS) -

Herritarren zazpigarren ibilbidea ospatuko da bihar, irailaren 17an, goizeko 11:00etatik aurrera, Leioa herri bizkaitarrean, "Leioa herri zebraduna" izenburupean. Ibilaldi xume honen bitartez, udalerriko kaleek oinezkoei segurtasunez eta lehentasunez ibiltzeko aukera ematen ote dieten behatuko dute parte-hartzaileek. Gainera, elkarrekin goiza pasa eta Leioako auzo eta bideetatik ibiltzeko aukera eskaintzen du.

Antolatzaileek adierazi dutenez, ibilbidea Sakoneta kiroldegitik abiatuko da goizeko 11:00etan, eta Udondoko bulebarrean amaituko da arratsaldeko 13:30ak aldera. Ibilbidearen amaieran bizikleta elektriko bat zozkatuko da.

Parte hartu ahal izateko ezinbestekoa izango da ibilbidean zehar banatuko diren pase guztiak jaso eta horien trukean postontzi batean sartu beharko den txartela hartu izana. Zozketan bertan egon beharko du ere parte hartu nahi duen orok, eta beraz, ez da zozketarik hasiko martxako parte-hartzaile guztiak helmugaratu arte.

Aurten gazte Ekotaldeak irudiak hartzen eta parte-hartzaileen ikuspuntuak jasotzen arituko dira ibilbidean zehar, martxari buruzko dokumental bat burutzeko asmoa baitute.