Oiz mendiaren mitologia eta historia azaltzeko mahai berria gailurrean

Oiz mendiaren gailurrean kokatutako orientazio mahai berria
Foto: ABANDO SEGURIDAD
Actualizado: martes, 23 junio 2015 13:25

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

   Segurtasun seinaleetan espezializatua dagoen Abando Seguridad enpresa bizkaitarrak Oiz mendiaren informazio mitologikoa eta kulturala jasotzen duen orientazio mahai artistikoa bati jarri du mendiaren gailurrean, enpresak berak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

   Oiz mendian Berrizko Udalaren mugetan kokatuta dagoen orientazio mahaiak inguruko mendien identifikazioan gidatuko du bisitaria:  Nafarroako edo Gipuzkoako mendietatik hasita, Bizkaiko mendi adierazgarrienetaraino, eta Anbotok eskaintzen duen talaia ikusgarritik, "ia ukitu daitezkeen Durangaldeko mendietaraino".

   Hala ere, orientazio mahaiak gehiago eskainiko du, era entretenigarrian eta laburrean, Anbotoko Mariren historia, Oiz mendiaren iragana Deiadar Mendi bezala edo bere mendi hegalen iraganeko abeltzaintza erabilerak azaltzen baititu ele bitan. Gainera, bere dimentsio eta ezaugarriengatik, -bi metro dituen korten altzairuan landutako pieza da-, mahaia lan artistikotzat ere jo daiteke.