Olatz de Andres koreografoak "The Endgame" estreinatuko du ostiralean Bilboko Azkuna Zentroan

Olatz de Andresen "The Endgame"
AZKUNA ZENTROA
Actualizado: jueves, 29 septiembre 2016 18:00

BILBO, 29 (EUROPA PRESS)

Olatz de Andres koreografo donostiarrak "The Endgame" pieza estreinatuko du ostiralean, irailaren 30ean, Bilboko Azkuna Zentroan. De Andresek zentro bilbotarrean bertan sortu du koreografia, Amphitryon programaren baitan egindako egonaldian. Amphitryon ekimenaren helburua zuzeneko eta erakusketa arteen inguruko ikerketa, sorkuntza eta ekoizpena sustatzea du helburu.

Horrela, zentro bilbotarrak jakinarazi duenez, koreografo donostiarrak "The Endgame" pieza eszenikoa sortu du joan den martxoan Londreseko The Place dantza garaikideko eskolako Koreografia Masterrean landutako ideiatik abiatuta.

"The Endgame" proiektuak "begirada kaleidoskopikoa" zuzentzen dio xake jokoari, eta joko horren arauetan eta aukera amaigabeetan inspiratuta dagoen mundu koreografikoa sortzen du. "Partida eszeniko honetan, denbora, aukera, garaipen, estrategia, porrot eta edertasun hitzak erabiltzen dira, besteak beste", azaldu du.

Performance honetan adin ezberdinetako 32 pertsona izango dira mugimenduaren aukera anitzak aztertzeko. Proiektuaren lantaldea Londresetik, Bilbotik eta Bartzelonatik heldutako artistak biltzen ditu.

Koreografo donostiarrak bere esku izan ditu Azkuna Zentroan lan egiteko behar izan dituen espazio eta baliabideak. Horrez gain, behar izan duen laguntza logistikoa izan du zentroko teknikarien sailarekin koordinatua. Permormancea ostegunean eta ostiralean aurkeztuko da, 20:00etan. Interesaturik daudenak zortzi euro ordaindu beharko dute sarrera erosteko (6 euro AZ txartelarekin).