Oliver Lazaro Pacheco ikasleren marrazkiak daude ikusgai EHUko Unibertsitate Eskola Politeknikoan, Donostian

Oliver Lazaro Pachecoren "Zurriola"
OLIVER LAZARO PACHECO /EHU
Actualizado: lunes, 7 marzo 2011 18:51

DONOSTIA, 7 Mar. (EUROPA PRESS) -

Oliver Lazaro Pachecho Euskal Herriko Uninbertsitateko (EHU) Unibertsitate Eskola Politeknikoko Ingeniaritza Mekanikoko ikaslearen marrazkiak eta argazkiak biltzen dituen "Nothing's Schocking" izeneko erakusketa egongo da ikusgai aipatu eskolako beheko solairuan, Donostian, gaurtik martxoaren 31ra bitartean.

"Nire asmoa da gaiaren, kolorearen eta estiloaren bidez azaltzen dudanak zirrara egitea ikusleei", dio Oliver Lazarok, EHUk bidalitako prentsa oharrean.

Margogintzako ikasle honek Iker Martin Amezketa izan du irakasle Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) Kultur Etxean, eta gaur egun, Pilar Catalina da bere irakaslea. 2009an Tamayok antolatutako "La primavera en la Plaza Gipuzkoa" lehiaketan leheko postua lortu zuen.