Olivier van der Zee-ren "778 La chanson de Roland" dokumentalaz ariko dira gaur Donostiako Koldo Mitxelenan

Actualizado: martes, 1 febrero 2011 11:12

DONOSTIA, 1 Feb. (EUROPA PRESS) -

Olivier van der Zee zinemagile holandarraren "778 La chanson de Roland" izenburuko izango da mintzagai gaur arratsaldean Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean, Euskadiko Filmotekak, Joxean Fernandezen zuzendaritzapeko ibilbide berrian, martxan jarri berri duen "Zineguneak" ekimenaren baitan.

Egitasmo berriaren bitartez, euskal zinemagileen eta ikusleen artean ideien eta iritzien elkar trukean, euskal ekoizpenen estreinaldiak behar bezala ezagutzera emango dira.

Horrela, urtarrilean abiatu zen ekimen honek, gaur arratsaldeko 19:30etan izango du hurrengo hitzordua Koldo Mitxelenako areto nagusian, kasu honetan Olivier van der Zee zuzendari holandarraren "778 La chanson de Roland" dokumentalarekin. Ekitaldian, Pascal Gaigne filmari musika jarri dion konpositorea ere izango da.

Orain egun gutxi estreinatu berri den pelikula, ikuslea 1.200 urte atzera, egungo Europaren sorrerara, Karlomagnoren Inperiora daraman ikerketa historikoa da. Garaiko gizarte eta herriak hobeto ezagutzen lagunduko du.

Horrela, Koldo Mitxelena kulturuneko areto nagusian ekoizpen berri horren inguruan Olivierrekin eta Gaignerekin solasean jarduteko eta iritziak azaltzeko aukera izango dute bihar bertara gerturatzen direnek.