ONCEren kupoiak 35.000 euroko saria utzi du Pasaian

Unamunori eskainitako kupoiak utzi du saria Pasaian
ONCE
Actualizado: martes, 30 septiembre 2014 13:16

DONOSTIA, 30 Sep. (EUROPA PRESS) -

ONCEren bart gaueko kupoiaren zozketak 35.000 euroko saria utzi du Pasaian (Gipuzkoa). Gainera, Miguel de Unamuno idazle eta filosofo bilbotarraren jaiotzaren 150. urteurrenari eskainitako kupoia izan da saria eman duena, ONCEk jakinarazi duenez.

Kupoi saritu bat saldu zuen Pasaian Teresa Valdezate saltzaileak. Trintxerpen egiten du lan, Euskadi Etorbideko 27an, asteartetik ostiralera bitartean, eta larunbatetan Oiartzungo Carrefouren. Valdezatek adierazi du pozik dagoela oso, asteazken honetan 28 urte beteko baititu ONCEko saltzaile gisa. "Horietatik lau Irunen pasa nituen, bat Errenterian eta gainontzeko guztiak Pasaian", esan du.

Pasaian utzitako 35.000 euroko sariarekin, ONCE Euskadik 19 bat milioi euro banatu ditu sarietan dagoeneko aurten Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE).