Open Data kultura sustatzeko datu irekien ideia eta aplikazio onenentzako bigarren lehiaketa antolatu du Jaurlaritzak

Publicado: sábado, 26 mayo 2018 10:49

BILBO, 26 May. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzak antolaturiko bi Open Data lehiaketen deialdia argitaratu du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA). Lehiaketen helburua da datu irekiak berriz erabiltzeko lau proposamen onenak aitortzea da, eta hautagaitzak aurkezteko epea ekainaren 30era arte egongo da irekita. Izen-emateak elektronikoki egin ahalko dira, www.euskadi.eus web orriaren Egoitza Elektronikoaren atalean.

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, zerbitzu, azterlan, web aplikazio edo gailu mugikorretarako aplikazio bat sortzeko balio dezaketen bi ideiarik onenek, eta edonolako zerbitzu mota, azterlan, web aplikazio edo gailu mugikorretarako aplikazio hornitzen duten bi proiekturik onenek jasoko dituzte sariak.

Open Data sarien bigarren edizioa da. Jaurlaritzaren helburua da euskal administrazio publikoen datu irekien katalogoak daudela eta horien ahalmena ezagutzera ematea, datu irekien berrerabilera eta horien ondoriozko zerbitzuen sorrera sustatzea, eta katalogoak irekitzeko ahalegin gehiago egiteko kontsumitzaileek gehien eskatzen dituzten datuak zehaztea.

Horrela, Eusko Jaurlaritzak 14.000 euro bideratuko ditu lau proposamen onenak saritzera: zerbitzu, azterlan, web aplikazio edo gailu mugikorretarako aplikazio bat sortzeko ideia bat deskribatzen duen proiekturik onenarentzat 4.000 euro; zerbitzu, azterlan, web aplikazio edo gailu mugikorretarako aplikazio bat sortzeko ideia bat deskribatzen duen bigarren proiekturik onenarentzat 2.000 euro; zerbitzu, azterlan, web aplikazio edo gailu mugikorretarako aplikazioak ematen dituen proiekturik onenarentzat 5.000 euro; zerbitzu, azterlan, web aplikazio edo gailu mugikorretarako aplikazioak ematen dituen bigarren proiekturik onenarentzat 3.000 euro.

EPAIMAHAIA

Hautagaitza guztiek erabili beharko dute, gutxienez, Eusko Jaurlaritzako, Bizkaiko edo Gipuzkoako aldundietako eta Bilbo, Donostia edo Gasteizko udaletako katalogoetako datu multzo bat. Epaimahaia zazpi pertsonak eratuko dute, Eusko Jaurlaritzako, foru aldundietako eta hiriburuetako udaletako ordezkari legez. Epaimahaiak balioetsiko ditu aurkeztutako proiektuen baliagarriatasuna, etekin ekonomikoa lortzeko duen ahalmena, balio soziala eta publikoa sortzeko duen ahalmena eta haren bideragarritasuna eta erabiltzeko erraztasuna.

Open Data Euskadi EAEn sektore publikoaren informazioa berrerabiltzea sustatzen duen datu irekien ataria da. Zerbitzu honek datuak zuzenean eskaintzen ditu, transformaziorik eta interpretaziorik gabe, hirugarrenek horien bidez zerbitzuak sortu eta, horrela, administrazio gardena eta irekia lortu ahal izateko.

Jaurlaritzak proiektu hau 2010ean jarri zuen martxan, eta mundu mailan datu irekien lehen atarietako bat izan da. Gaur egun, 3.500 datu multzo baino gehiago ditu, eta Estatuko datuen katalogoari datu multzo gehien ematen dizkion ekimena da, guztizkoaren %21.