Ordutegi malgua probatu duten enpresek behin betiko finkatuko dute ordutegi berri hori

Actualizado: miércoles, 20 julio 2011 15:55

BILBO, 20 Jul. (EUROPA PRESS) -

Ordutegi malgua probatu duten lau euskal enpresek, ordutegi-aldaketa hori behin betiko aplikatuko dute beren langileen lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egiteko aukera emateko. Konpainiek lanaldi zatitu trinkoaren eredua aldatu eta eredu malguago bat jarriko dute, jateko etena txikitu eta denbora hori arratsaldean irteteko orduari kenduz, modu horretan azkarrago irtengo direlarik.

Beren langileen lan eta familia-bizitza bateragarri egitea errazteko, duela hainbat hilabete ordutegi-eredu malguago bat probatu duten lau euskal enpresek behin betiko finkatuko dute berori, gustura azaldu baitira froga egin eta gero. Izan dituen emaitza onek eta lan-giroan nabari den hobekuntzak, ordutegi aldaketa honen planarekin aurrera jarraitzera bultzatu dituzte Euskaltel, Bellota Herramientas, Lazpiur SL eta Vadillo Asesores enpresak.

Enpresa horietako ordezkariek beren esperintzien emaitzak aurkeztu dituzte gaur, enpresetako kudeatzaile eta zuzendarientzako jardunaldi batean, baina batez ere enpresa ertain eta txikietakoak (ETEak).

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailak bultzatu du esperientzia hori, lan eta familia-bizitza bateragarri egiteko aukera emango dien neurrien bitartez langileen bizitza hobetzearren, eta horri esker, gida bat landu da, nahi duten enpresek ordutegiak malgutzeko eredu berri bat aplikatu ahal izan dezaten.