Ormazabalek, Artechek, Alkargok eta Tecnaliak ituna sinatu dute munduko merkatu elektrikoan lehiatzeko

Erakunde eta enpresetako ordezkariak, aliantza sinatu ondoren
Foto: BIZKAIMEDIA
Actualizado: viernes, 13 febrero 2015 14:29
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 13 (EUROPA PRESS)

   Ormazabal, Arteche, Alkargo eta Tecnalia enpresek ituna sinatu dute, Bizkaiko Aldundiaren babesarekin, nazioarteko sare elektrikoen zerbitzu teknologikoen merkatuan lehiatzeko eta Bizkaia "saiakera elektrikoen munduko aitzindarien artean kokatzeko", Unai Rementeria foru erakundeko bozeramaileak azpimarratu duenez.

   2013ko maiatzetik, enpresa horien arteko aliantza lortzeko lanean aritu da Bizkaiko Foru Aldundia eta, "hainbat hilabetez lan egin ondoren", Ormazabalek, Artechek, Alkargok eta Tecnaliak dituzten eta etorkizunean eraikiko dituzten saiakeren azpiegituren ustiapenaren inguruko jarduera komuna zehaztu da, azpiegitura horietatik eskainiko baitira zerbitzu teknologiko komunak.

   Azpiegitura horiek puntakoak dira mundu mailan: Tecnaliaren Smart Grids delakorako azpiegitura esperimentala; Ormazabalen Frogaketa eta Esperimentazio Unitatea (UDEX) eta Potentzia Altuko laborategia; Artecheren Tentsio Ultra Altuko laborategia; eta Alkargoren Tentsio Altuko laborategia.

   Bizkaiko Aldundiak elkartze prozesu honetan inplikatutako erakundeak lagundu eta aholkatu ditu. Horrela, foru erakundeak "sozio bat gehiago izan da" lau enpresek mundura marka eta eskaintza bakarrarekin irtetea ahalbidetuko duen ekimenean, "multinazionalak eta enpresa handiak nagusi diren merkatu energetikoan lehiakortasuna izan dezaten".

LANKIDETZA

   Rementeriak nabarendu du aliantza hau "erakunde publiko eta pribatuen arteko lankidetzaren adibide ezin hobea" dela eta Bizkaiak "mundu mailako lehiakide gisa duen irudia" indartuko duela, smarts grids edo adimendun sare elektrikoen alorrean.

   "Enpresek leku bat bilatzen dute hor, aholkularitza aurreratuko zerbitzuak eskaintzeko. Sare elektrikoen munduko merkatua multinazional handiek menderatzen dute eta horien aldean gure enpresak txikiak dira, tamaina eta kokapen ona duten arren. Horrenbestez, gaitasunak eta esfortzuak gehitzea dakartzan edozein ekimenek onurak ekarriko ditu", azaldu du.

   Gainera, saiakeren azpiegituretan egindako inbertsioak hobetuko dira, gaur egun horietan dauden 60 lanpostuak sendotuko dira eta datozen urteetan kualifikazio tekniko bikaina duten beste 40 pertsona kontratatuko dira, ekitaldi honetatik hasita.

   Lankidetza honek, "sektorearen trakzio modura funtzionatuko duen bikaintasun nodo bat sortzea ahalbidetuko du Bizkaian", hornitzaileak eta bezeroak barne hartuko dituena eta I+G+b proiektu garrantzitsuak garatzea posible egingo duena, zeharkako enplegua sortzen duen bitartean.