Osalanek 265.000 euro bideratu ditu nanoteknologien arloko hamar ikerketa proiektu bultzatzera

Actualizado: miércoles, 17 diciembre 2014 16:54

BILBO, 17 Dic. (EUROPA PRESS) -

Osalan Laneko eta Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak laneko osasuna eta segurtasuna eta nanoteknologiak uztartzen dituzten hamar ikerketa proiektu diruz lagundu ditu 2006. urtetik, eta guztira, 265.000 euro erabili ditu.

Nanoteknologien alde aplikagarriaz eta hauek giza osasunean izan ditzaketen eraginei buruz dakigunaren artean dagoen tartea txikitzen lagundu nahi izan da, Izaskun Urien Osalaneko zuzendari nagusiak nanosegurtasuna ardatz duen jardunaldiaren sarrera hitzaldian azaldu duenez.

Osalanek Gaiker Fundazioak aurkezturiko Invinanotool izeneko ikerketa proiektu bat lagundu du aurtengo deialdian, 45.000 euro ingururekin. Nanomaterialak arnastuz gero izan daitekeen arrisku maila neurtuko duen herraminta garatzeko ikerketa proiektua da.

Aurreko urteetako deialdietan, Tecnalia Research & Innovation Fundazioa, Inasmet Fundazioa eta Gaiker Fundazioa bera izan dira diru laguntzen onuradun. Horri esker, nanoteknologia eta segurtasuna eta osasuna lotzen dituzten ikerketa lanak gauzatu ahal izan dituzte. Guztira, esan bezala, arlo horretako hamar ikerketa proiektuak laguntzeko 265.000 euro eman ditu Osalanek.¡ere.