Osalanek dio "urteko egun guztiak" direla Lan Segurtasun eta Osasuneko Nazioarteko Egunak

Actualizado: miércoles, 23 abril 2014 16:54

BILBO, 23 Abr. (EUROPA PRESS) -

Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak adierazi du erakundearentzat "urteko egun guztiak" direla Lan Segurtasun eta Osasuneko Nazioarteko Egunak, apirilaren 28an ospatzen den egun horren harira kaleratu duen adierazpenean.

Horrela, Osalaneko zuzendari nagusi Izaskun Urienek azpimarratu duenez, "pertsonekiko duen konpromisoa" da langileen ongizate eta laneko osasunaren alde egiten duen lanaren "giltzarria", eta horretarako, lan arriskuen prebentziorako lan kudeaketa "eraginkorra eta iraunkorra" ezinbestekotzat jo du.

"Guretzako urteko egun guztiak dira Lan Segurtasun eta Osasunaren aldeko Egunak. Apirilaren 28an Lan Segurtasun eta Osasunaren aldeko Nazioarteko Eguna ospatzea, lanpostu osasuntsuak eta seguruak lortzeko lan munduko eragile guztion artean egin behar dugun esfortzua azpimarratzeko aukera ezin hobea dugu. Lan arriskuen prebentzioaren politika aktiboa da helburu hau lortzeko beharrezko eremua", azaldu du.

Aurtengo ospakizuna "Laneko segurtasun eta osasuna produktu kimikoak erabiltzean" gaiari dedikatuta dago, eta produktu hauen kudeaketa arrazoizko eran garatzeko beharrezkoak diren ahaleginen koordinazioa azpimarratzen du.

Alor honetan hobetzeko, Osalanek 2014an agente kimikoekin lotutako zenbat jarduera aurreikusi ditu: Euskadiko arrisku kimikoaren egoeraren diagnostikoa, enpresetan agente kimikoen ebaluazioan kalitateta sustatu eta kolaborazio eremuak sortu, eta zerbitzuetako sektorean agente kimikoen egoeraren ebaluazioa egin.

Gainera, nazioarte mailan zenbait ekintza garatuko ditu. Irailean, Industria Segurtasunerako Espaniar Plataforma Teknologikoarekin batera, "Future Safety and Segurity Reasearch in Europe" Europako bilkuran parte hartuko du, segurtasunerako berrikuntza eta teknologiaren ingurua jarduteko.

Halaber, atzerriko unibertsitateekin proiektuak garatzen ditu eta SAFERA-ERANET proiektuan parte hartzen du, hazkunde jasangarria eta adimenduna lortzeko Industria Segurtasunaren Europako Ikerkuntzaren koordinaziorako. Azkenik, 2015ean, Osalaneko Laneko Segurtasun eta Osasunerako Nazioarteko Biltzarra antolatuko du.