Osasun arreta integraleko eredua Bizkai eta Gipuzkoa osora hedatu da

Actualizado: viernes, 2 enero 2015 13:28
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 2 (EUROPA PRESS)

   Osakidetzako Administrazio Kontseiluak Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta, Uribe, Donostialdea eta Tolosaldea osasun erakunde integratuen eraketa onartu zuen iragan asteartean eginiko bileran eta dagoeneko abian dira, osasun arreta integraleko eredua Bizkai eta Gipuzkoa osora hedatuz.

   2016an, berriz, Araban burutuko da osasun mapa berria, betiere, Lehen Mailako Arretako Eskualde guztiek dagozkien ospitaleekin bat egitea jomuga izanik eta inguruko zerbitzu soziosanitarioekin elkarlanean, Jon Darpón Osasun sailburuak legealdiaren hasieran agindu bezala.

   "Pertsona da zahartzeak, kronikotasunak eta dependentziak eragindako errealitate sozial berriari erantzuteko Lehen Mailako eta Espezializatutako Arreten arteko etena -egun euskal osasun sistemak bizi duena- gainditzea xede duen aldaketaren ardatza", azaldu du Osakidetzak.

   Osakidetzako Plan Estrategikoaren barruko osasun erakunde integratuen antolamendu egitura arreta integraleko eredu bat da, Lehen Mailako Arretaren eta Arreta Espezializatuaren arteko laguntza zatiketa gainditzen duena.

   Horrez gain, gizarte zerbitzuekin harrremanetan jarduteko egokiena da, populazio ikuspuntutik abiatzen delako, erakunde bakar batean bilduta eta eremu geografiko zehatz  batekin; alegia, zahartzeari, gaixotasun kronikoei zein menpekotasunari ahalik eta erantzunik hoberena eman ahal izateko. Hala, pazienteari arreta hobea eskaintzen zaio, ez baitu berak bi mailen arteko hausturarik hautematen, zaintza jarraitu eta koherente bat baizik.

   Era honetan, arreta prozesuaren zeharkako kudeaketa ahalbidetzen du ereduak, alde batetik bikoiztasunak zein ezeraginkortasunak ekidinez, eta bestetik patologia bera bi arreta maila ezberdinetan tratatzen ari den pazienteak erreferentziazko medikua zein duen ez jakitea ere saihestuz. Aldi berean, antolaketa modu honek bai profesionalen bai arreta-zerbitzuen arteko hartuemanak, elkarlana eta informazio trukaketa errazten ditu. Horretaz gain, baliabideak eta kostuak optimizatzea ere badakar.

   Urtarrilaren 1ean hasita, beraz, Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta eta Uribe (Bizkaian), eta Donostialdea eta Tolosaldea (Gipuzkoan) maila guztietan parekatu dira bi herrialdeotako gainerako osasun eskualdeekin, osasun erakunde integratu bihurtzearekin batera.