Osasun, Ingurumen eta Turismoari buruzko II. Topaketak egingo dira Busturian (Bizkaia) otsailaren 23tik 25era

Actualizado: lunes, 14 febrero 2011 18:24

BILBO, 14 Feb. (EUROPA PRESS) -

Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen eta Udal Harremanen eta Herri Administrazioren sailek Osasun, Ingurumen eta Turismoari buruzko II. Topaketak antolatu dituzte. Jardunaldiak otsailaren 23, 24 eta 25ean egingo dira, Busturiko (Bizkaia) Madariaga Dorretxean, eta bertan nazioarte mailako adituek eta Urdaibai eskualdeko enpresaburuek aukera izango dute esperientziak elkartrukatzeko.

Harremanetarako eta laguntzarako sareen sorkuntzaren bidez iazko jardunaldietako esku-hartzaileek turismo aktiboaren eta ingurumen osasungarriaren bidez osasuna hobetzeko jarduerak garatu dituzte, foru erakundeko iturriek adierazi dutenez.

Jardunaldien hartzaileak eskualdeko turismoko, kulturako eta ingurumeneko arduradunak, ekoizleak, jatetxeak, ostatuak, hotelak eta landetxeak dira, eta parte-hartzaileek turismo aktiboaren eta ingurumen osasungarriaren bidez osasunean hobetzeko jarduerak garatzen jarraitzea da asmoa.

Bizkaiko Foru Aldundiaren apustua jardunaldi hauetan inbertituko diren bitarteko eta baliabideei errentagarritasuna ateratzea da, ekimen bakarrarekin pertsonen osasuna optimizatzen delako, turismoaren bidez ekonomia sustatzen delako eta ingurumena zaintzen delako. Jardunaldien helburuen artean bitartekoen erabilera arduratsua eta bitarteko turistikoen erabilera iraunkorrerako hezkuntza daude.

Bigarren topaketa hauetan Eroski Bidaiak, BBK eta Sunderland-eko Unibertsitatearen lankidetza izan da eta, jardunaldiak diseinatzerakoan, helburua proiektu berriak sortzeko eta turismoaren, osasunaren eta hausnarketaren bidez enplegua sortzeko bilgunea izatea da. Horretarako txostenak, eztabaidak, tailerrak eta txostengileen eta bertaratzen direnen arteko bilerak egiteko guneak daude.