Otsailean 3.463 langabe gehiago izan ziren EAEn eta guztira 159.330 daude

Langabezia %2,22 hazi zen otsailean EAEn
Foto: Europa Press
Actualizado: viernes, 2 marzo 2012 12:28

BILBO, 2 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 3.463 langabe gehiago izan ziren joan den otsailean, aurreko hilean baino %2,22 gehiago, eta horrela, 159.330 langabe daude guztira, Espainiako Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren datuen arabera.

   Beste alde batetik, 2011. urteko hilabete berarekin alderatzen bada, langabeen kopuruak 13.874 lagunetan egin zuen gora, hazkundea %9,54koa izanik.

   Lurraldeka, urtarrilarekin alderatuta, Araban 612 langabe gehiago izan ziren (%2,53 gehiago), Gipuzkoan 787 gehiago (%1,79) eta Bizkaian 2.064 gehiago (%2,35). Horrela, Araban 24.829 langabe daude, Bizkaian 89.727 eta Gipuzkoan 44.774.

   Aurreko urteko otsailarekin erkatzen bada, Araban 2.582 langabe gehiago izan ziren joan den otsailean (%11,61 gehiago), Bizkaian 8.424 gehiago (%10,36) eta Gipuzkoan 2.868 gehiago (%6,84).

   Sektoreka, otsaileko langabeziaren hazkunderik handiena Zerbitzuetan izan zen urtarrilarekiko, 1.876 langabe berrirekin, guztira 97.859 izanik; Eraikuntzan 410 langabe gehiago izan ziren eta guztira 19.378 daude; Industrian 387 langabe berri zenbatu ziren eta 24.808 daude guztira; Nekazaritzan 63 langabe gehiago izan ziren eta guztira 2.508 dira; azkenik, Aurreko enplegurik gabeko kolektiboan 727 langabe gehiago erregistratu ziren, guztira 14.777 izanik.

   Gainera, EAEko enplegurako zerbitzu publikoetan erregistraturiko langabe guztietatik, 77.449 emakumezkoak ziren, eta 81.881 gizonezkoak. Gainera, 14.059 langabek 25 urte baino gutxiago zuten.

KONTRATAZIOAK

   Bestalde, urteko bigarren hilabetean 47.644 kontratu egin ziren EAEn, urtarrilean baino 5.329 gutxiago (%10,06 gutxiago). Araban 1.278 kontratu gutxiago egin ziren (-%15,16), Bizkaian 3.278 gutxiago (-%11,29) eta Gipuzkoan 773 gutxiago (-%4,98).

   2011ko otsailarekin alderatuta, kontratazioa %3,56 jaitsi zen, 1.761 kontratu gutxiago egin ondoren. EAEko hiru lurraldeetan murriztu zen kontratazioa iazko otsailarekiko: Gipuzkoan %3,94 (605 kontratu gutxiago), Araban %11,13 (896 gutxiago) eta Bizkaian %1 (260 gutxiago).

   Azkenik, EAE osoan, aldi baterako kontratuak 44.777 izan ziren, hots, urtarrilean baino %9,84 gutxiago eta 2011ko otsailean baino %2,32 gutxiago. Kontratu mugagabeak 2.867 izan ziren, hau da, urtarrilean baino %13,31 gutxiago eta duela urtebete baino %19,56 gutxiago.