Pan-Pot, Laura Put eeta DJV Sound ariko dira bihar gauean Guggenheim Bilbao Museoko "Art After Dark" programan

Pan-Pot bikote berlindarra protagonista bihar Guggenheim museoan
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Actualizado: jueves, 27 octubre 2011 18:06

BILBO, 27 Oct. (EUROPA PRESS) -

Guggenheim Bilbao Museoak aurrera darrai "Art After Dark" programazioarekin eta bihar, urriaren 28an, Pan-Pot, Laura Put eta DJV Sound izango dira protagonistak, gaueko 22:00etan hasita, museo bilbotarreko arduradunek jakinarazi dutenez.

Hilean behin, ostiral batean, museoa zabalik egoten da gauez, "Art After Dark" saioetan arteaz eta musikaz gozatzeko. Bertaratutakoek aukera izaten dute dantzan egin eta erakusketak bisitatzeko nazioarteko DJen musika onena entzunten duten bitartean, Fever aretoarekin lankidetzan antolatutako saio hauetan.

Ostiral honetako saioari dagokionez, Pan-Pot vikoteak musika elektronikoa eramango du Guggenheim museora. Tassilo Ippenberger eta Thomas Benedix dira Pan-Pot. Berlingo bikotea egungo technoaren irudi gailena da Mobilee diskoetxeak fitxatu zuenetik eta, bereziki, 2007an "Pan-O-Rama" lehen diskoa argitaratu zuenetik.

Doinu "ilun eta latzak", "epikoak eta kolosak" egiten ditu. Estudioan modu klasikoan lan egiten dute, estetika apurtzailea eta idiosinkrasia berezia dute, eta hori guztia dela-eta, nazioarteko agertoki elektronikoko talde eragingarrienetako bat dira.

Bestalde, Laura Put antzezlea, 1980eko hamarkadako Madrilgo mobidaren garaiko musikaz zaletuta, 17 urterekin hasi zen DJ izaten. Espainiako klub onenetan ibili da, Bartzelonako Razzmatazz aretoan finkatu arte, eta hit dantzagarrien aukeraketa ederrarekin gozarazten ditu zaleak. Bartzelonako underground giroaren musatzat jo dute, eta "Llanetes" antzezten du El Piso sareko sailean, eta zenbait bideoklip egin ditu.

Azkenik, DJV Sound Bilboko underground elektronikoaren aitzindaria da eta 20 baino gehiago daramatza Bilboren enbaxadore izaten Europako klub ospetsuenetan. 1980eko hamarkadan NoData taldea sortu zuen eta 2005etik Fever klubaren zuzendaria da. Eduki hipnotikoz betetako eta emozio karga handiko eszena artegagarriak sortzen ditu bere saioetan.

Saiorako sarrera (18 urtetik gorakoentzat) 12 euro balio du (8 euro museoaren lagunentzat), eta dagoeneko salgai daude museoko txartel-leihatiletan eta webgunean. Ikusleen kopuru mugatua da.