Pantzart antzerki taldeak "Plisti-Plasta" haurrentzako ikuskizuna estreinatuko du asteazkenean Bilbon

"Plista-Plasta" Antzezlana
PANTZART
Actualizado: martes, 3 enero 2017 13:08

BILBO, 3 (EUROPA PRESS)

Pantzart konpainia bilbotarrak "Plisti-Plasta" izeneko ikuskizuna estreinatuko du asteazkenean, urtarrilaren 4an, Bilboko Azkuna Zentroan. 0 eta 3 urte bitarteko umeei zuzenduriko obrak Juan Kruz Igerabideren testuak ditu eta Gabonak Arte programaren barruan eskainiko da, talde bilbotarrak jakinarazi duenez.

"Plisti-plasta" ikuskizun "hunkigarria" da, eta protagonistak xaboi burbuilak dira. Formen mugimenduez eta txotxongilo, pailazo eta koloretako ilargiez baliatzen da, Kveta Pacovskaren ilustrazioetan oinarrituta, "ustekabeak eta harridurak munduaren ikuskerarako duten gaitasuna aztertzeko".

Elena Bezanillak zuzentzen duen ikuskizuneeko aktoreak Ainhoa Pineda eta Santiago Ortega dira, eta David Larrinagak antzezlanerako propio konposatu du musika. Jai giroko amaieran, umetxoak eta haiei laguntzera etorritakoak, "xaboi burbuila handi nola txikien hodei batean murgiltzera gonbidatuko dituzte".

Pantzart umeei zuzenduriko antzerki ekintzak garatzen dituen konpainia da. 2012an sortu zen arte eszenikoak berritzeko egitasmoarekin. Arte plastikoak, txotxongiloak, musika eta literatura idazten duten autore bizidunekin maila berean lankidetzan aritzea du helburu. Orain arte adin ezberdinetako haurrentzako lau ikuskizun ezberdin egin ditu, laurak Juan Kruz Igerabideren eta Mariasun Landaren testuetan oinarrituak.