Patricia Krausek soul, blues eta jazzez beteriko kontzertua emango du asteazkenean Bilboko Arriagan

Patricia Kraus
Foto: ARRIAGA ANTZOKIA
Actualizado: lunes, 3 marzo 2014 13:59

BILBO, 3 (EUROPA PRESS)

   Patricia Kraus abeslariak kontzertua eskainiko du asteazkenean, martxoaren 5ean, Bilboko Arriaga Antzokian, 20:00etatik aurrera. Soul, blues, jazz eta "ukitu klasikoa eta fina duen" rock and rollaren zaleentzako hitzordua izango da, antzoki bilbotarreko arduradunek jakinarazi dutenez.

   Oinarri erritmikoaren sendotasuna (baxua eta bateria) pianoaren leuntasunarekin uztartzen duen banda indartsuarekin izango da Bilbon Patricia Kraus. Teklatuan arituko den Gherardo Catanzaro eta baxua joko duen Enrique Barbaro musikari italiarrek, eta baterian jardungo duen Georvis Pico kubatarrak osatzen dute taldea.

   Alfredo Kraus aitarengandik jaso du Patricia Krausek "ahotsaren kalitatea eta lirikaren zainketa, musikarenganako maitasun sakonaz gain". 2013ko azaroan kaleratu zuen orain arte egin duen azken diskoa": "Divazz".

   Diskoan, bere maila altua agertzen du, berak egindako lanak abestuz (lan honetarako hiru abesti egin ditu) eta soul, blues edo jazz abeslari ezagunen doinu klasikoak interpretatuz, besteak beste, Etta James, Aretha Franklin edo Nina Simone handien lanak. Gainera, diva horien artean "divoren bat" ere sartu du diskoan, Bob Marleyren, Van Morrisonen eta Stevie Wonderren bertsioak ere egin baititu.

   Diskoaren grabazioan, bere bandako musikariez gain, goi mailako bi musikariren laguntza ere izan zuen: Jorge Pardo eta Ara Malikian. Horrez gain, lehen mailako bi musikari gaztek haize musika tresnekin duten jakituria ere eskaini zioten: Jorge Vistel tronpetarekin eta Rafael Artiaga saxoarekin, biak ere kubatarrak.

   Kontzerturako sarrerak, 9,50 eta 32 euro arteko prezieokin, www.teatroarriaga.com webgunean, 946 850 850 telefono zenbakian edo Arriagako Antzokiko txarteldegietan erosi daitezke.