Pellegrinok ez du Alavesen jarraituko

Mauricio Pellegrino agur esateko prentsaurrekoan
ALAVES
Actualizado: lunes, 29 mayo 2017 13:36

GASTEIZ, 29 (EUROPA PRESS)

Mauricio Pellegrino entrenatzaile argentinarrak ez du Alavesen jarraituko datorren denboraldian, eta erabakia azaltzeko arrazoi pertsonalak aipatu ditu. Pellegrinok Kopako finalera eraman du talde gasteiztarra eta Ligan bederatzigarren postuan bukatu du.

Entrenatzaile argentinarrak aitortu du Alaveseko jokalari izan zen garaiko sentsazio txarra atzean uzteko hartu zuela kargua, bertan erretiratu baitzen 2005/2006 denboraldian, eta taldeak eta jokalariek denboraldian zehar emandako "laguntza" eskertu du.

"Oso zoriontsua izan naiz entrenatzaile modura. Jokalari garaiko arantza kendu nahi izan nuen heldu nintzenean. Klub osoari eman nahi dizkiot eskerrak laguntzagatik, eta bereziki jokalariei. Alavesek bere helburuak betetzen jarraituko duela ziur naiz", adierazi du prentsaurrekoan.