Pertsona bat atxilotu dute Gasteizen bikotekideari ukabilkada bat emateagatik eta sudur-trenkada apurtzeagatik

Actualizado: lunes, 18 agosto 2014 12:39

BILBAO, 18 Ago. (EUROPA PRESS) -

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen astelehen goizaldean genero-indarkeriako delitu bat egotzita, bere bikotekideari ukabilkada bat emateagatik eta, ondorioz, sudur-trenkada apurtzeagatik, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gertakariak gaur goizaldeko hiruak pasata izan dira, Gasteizko Salburua auzoko etxebizitza batean. Ordu horretan, Ertzaintzaren laguntza eskatu dute aipatutako etxebizitzan. Beste partikular batek egindako deiaren arabera, bi bikotekide borrokan ari ziren, eta emakumeak esan du eraso egin diotela.

Ertzainek ikusi dutenez, emakumeak odoletan zituen aurpegia eta eskuak. Biktima berak adierazi zuen bezala, bikotekideak eraso egin zion. Antza denez, eztabaidan ari ziren biak, eta gizonak ukabilkada bat eman zion aurpegian, eta sudur-trenkada apurtu. Ustezko egilea gertakarien tokian zegoen, eta agenteek atxilotu egin dute genero-indarkeriako delitu bat egotzita. Biktima Santiago Ospitaleko larrialdietako zerbitzura eraman dute, lesioak sendatzeko.

Atxilotutako gizonak 42 urte ditu, eta delitu-aurrekariak ditu. Ertzain-etxera eraman dute egin beharreko eginbideekin jarraitzeko eta, ondoren, epailearen esku jartzeko.