Pertsona bat hil da eta sei zaurituta daude Bilboko metroko geltoki batean gizon batek labana batekin erasotu ondoren

Actualizado: lunes, 14 noviembre 2011 11:12

BILBO, 14 Nov. (EUROPA PRESS) -

Pertsona bat hil da Bilboko metroaren Zabalbideko geltokiaren sarreran gizon batek labankada bat eman ondoren. Gainera, beste sei lagun zauritu ditu, Udaltzaingoak atxilotu eta Ertzaintzaren esku utzi aurretik, Bilboko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez.

Erasoa gaur goizeko 9:30 jota zirela gertatu da, oraindik argitu gabe dauden arrazoiengatik, gizon batek gutxienez zazpi pertsonari arma zuri batekin eraso egin dienean. Erasoaren ondorioz pertsona bat hil da eta beste sei zaurituta daude.