Peter Hammillek "Music Legends" zikloan joko du maiatzaren 25ean, Bilboko BBK aretoan

Peter Hammill da "Music Legends" zikloko hurrengo protagonista
DEKKER EVENTS
Actualizado: viernes, 20 mayo 2011 17:03

BILBO, 20 May. (EUROPA PRESS) -

Peter Hammill Van der GraafGenerator rock progresiboko taldeko buru izandakoak kontzertuas eskainiko du Bilboko BBK aretoan, "Music Legends" zikloaren barruan. Wilko Johnson, Ian Anderson edo Marianne Faithfullen arrakasten lekukoa hartuko du horrela Hammillek maiatzaren 25ean, 20:00etan, antolatzaileek adierazi dutenez.

Rock progresiboak inoiz izan duen ordezkari nagusietako bat ikusteko aukera izango da BBK aretoa. "Peter Hammillen jakintzari esker, gaur egun entzuten den musikaren zati bat ulertzeko aukera paregabea izango dugu", azpimarratu dute.

Peter Hammill Van der GraafGenerator taldearen kanta garrantzitsuenen egilea da, eta berrikuntza eta eklektizismoa izan dira beti bere ezaugarri nagusiak. Ezaugarri horiek musika progresiboa egin duten talde handien erreferentzia izan dira.

Hammillen poesia, "hainbatetan iluna eta misteriotsuegia", hedabide eta aldizkari espezializatuen kritika zorrotzen jomuga izan da, baina ez du ematen hori gehiegi axola izan zaionik. Hammill Van der GraafGenerator taldeko letra-egile nagusia izan da, eta sarri, bere bakarlari ibilbiderako eta bere talderako idatzi duen musikaren arteko muga ia ikusezina izan da.

Bere burua letra-egiletzat badauka ere, soinu puru zein orkestrekin ere gozatzen du, gitarra baten hiru akorde hutsekin edo pianoan jotako baladekin. Hammillen lan bakoitzak -maiz disko bakoitzeko abesti bakoitzak- batere zerikusirik ez dauka aurrekoarekin, eta horrela bere nortasunaren ezaugarri bereizgarriari eusten dio. "Errepikatzea debekatuta" da bere gogoko leloetako bat.

Peter Hammillen kontzertua BBK aretoan izango da, maiatzaren 25ean, 20:00etatik aurrera. Sarrerak zerbitzu orotako kutxazainetan, www.bbk.es webgunean edo 944 310 310 telefonoan eskura daitezke, 25 euroan eta %30eko deskontuarekin BBK txartelak erabilita (bi sarrera txartel bakoitzeko).