Piztiak taldeak kontzertua emango du bihar Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean

Piztiak taldea bihar Koldo Mitxelenan
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Actualizado: miércoles, 8 junio 2011 16:43

DONOSTIA, 8 Jun. (EUROPA PRESS) -

Piztiak musika taldeak kontzertua eskainiko du bihar, osteguna, ekainaren 9an, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, arratsaldeko 19:30etan hasita. Sarrera doakoa izango da, Gipuzkoako Foru Aldunditik jakinarazi dutenez.

Izan ere, egunotan, eta ekainaren 18a arte, Josu Aranbarri Aramaio Piztiak taldeko baxu-jotzaile eta abeslariaren "PIZTIAKen Gabeko Kalapitxixak" izenburuko erakusketa dago ikusgai Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbaran.

Erakusketa proiektu zabalago baten parte bat baino ez da, biharko kontzertua bezala. Biharko emanaldian, "Gabeko Kalapitxixak" Piztiak taldearen seigarren eta azken diskoko kantak eskainiko dituzte bereziki.