Poeta euskaldunak eta katalanak elkarrekin ostiralean Tabakaleran

Actualizado: miércoles, 13 enero 2016 13:56

   DONOSTIA, 13 (EUROPA PRESS)

   Etxepare Euskal Institutuaren eta Ramon Llull Institutuaren arteko lankidetzak poeta euskaldunen eta katalanen errezitaldi bat eramango du Donostiako Tabakalerara ostiral honetan, urtarrilaren 15ean. "Poeta ibiltariak / Poetes itinerants" programak bultzatutako bi lurraldeen arteko artisten trukearen bueltako bidaia izango da ekimena, hiru poeta euskaldun Bartzelonan izan baitziren maiatzean, eta orain, aldiz, kataluniarrak Euskal Herrira etorriko dira.

   Antolatzaileek jakinarazi dutenez, euskal olerkigintza ordezkatzen, Rikardo Arregi, Iñigo Astiz eta Itxaro Borda izango dira Tabakaleran, eta Kataluniakoaren izenean, aldiz, Mireia Calafell, Jordi Juliá eta Jordi Llavina.

   Errezitaldia Etxepare Euskal Institutuaren egoitzan izango da, Tabakalera eraikineko hirugaren solairuan, iluntzeko 19:30ean, eta "nahi duen oro ongietorria izango da euskal eta katalan olerkigintzan murgiltzera".