Positibotzat jo dute Yeray Alvarez Athleticeko jokalariaren bilakaera ebakuntzaren ondoren

Yeray Alvarez
LALIGA
Actualizado: jueves, 5 enero 2017 12:25

BILBO, 5 (EUROPA PRESS)

Yeray Alvarez Athletic taldeko jokalariari ebakuntza egin eta gero, eta dagozkion froga diagnostiko guztiak aztertu ondoren, adituek positibotzat jo dute gaixoaren bilakaera eta, gaur egun, ez duela inolako tratamendu osagarririk behar uste dute.

Atzelari bizkaitar gazteari joan den abenduaren 27an egin zioten ebakuntza, Gurutzetako ospitalean, eskuineko barrabilean aurkitu zioten tumore bat kentzeko.

Talde zurigorriko zerbitzu medikoek jakinarazi dutenez, gaurdanik gaixotasunarekiko harremana duten parametroen zaintza aktiboaren epeari ekingo zaio. Aldi berean, jokalariak orkiektomiaren ondorengo sendatze prozesuarekin jarraitzen du eta honen bilakaerak zehaztuko du hurrengo asteetan noiz egingo duen bat taldekideekin, bat egite hori pixkanaka izanik.