Prezioak %0,3 igo ziren ekainean EAEn eta urteko tasa %0,2 da

Actualizado: martes, 14 julio 2015 11:07

BILBO, 14 (EUROPA PRESS)

   Kontsumo Prezioen Indizea (KPI) %0,3 igo zen Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) joan den ekainean, aurreko hilarekin alderatuta, eta horrela, urte arteko tasa %0,2 da. Halaber, prezioak %0,7 igo dira 2015eko lehen sei hilabeteetan, INE estatistika erakundeak jakinarazi duenez.

   Jantziak eta oinetakoak sektorean %1,5 jaitsi ziren prezioak ekainean, eta %4,5 urteko lehen sei hilabeteetan; halere, urte artean %0,6 igo dira. Garraioan %0,1 murriztu ziren prezioak ekainean, %3,4 igo urte honetan eta %2,7 jaitsi urte artean.

   Etxebizitzan %1,2 igo ziren salneurriak joan den ekainean (%-0,2 aurten eta %-0,3 urte artean), Aisia eta kulturan %1 (%-0,1 aurten eta %-0,3 urte artean), Elikagai eta alkoholik gabeko edarietan %0,7 (%1,1 aurten eta %2,2 urte artean), eta Hotel, kafe eta jantokietan %0,3 (%1,3 aurten eta %0,0 urte artean).

   Halaber, Tresnerian %0,2 igo ziren prezioak ekainean (%0,2 aurten eta %0,0 urte artean), Medikuntzan bezala (%0,3 aurten eta %-0,2 urte artean). Azkenik, prezioak ez ziren aldatu ekainean Alkoholdun edari eta tabakoan (%1,0 aurten eta %1,3 urte artean), Komunikazioetan (%1,1 aurten eta %-1,8 urte artean) eta Hezkuntzan (%0,1 aurten eta %2,7 urte artean).