Prezioak %1,2 jaitsi ziren joan den urtarrilean EAEn

Prezioek behera egin zuten urtarrilean
Foto: Europa Press
Actualizado: miércoles, 15 febrero 2012 12:59

BILBO, 15 (EUROPA PRESS)

   Kontsumo Prezioen Indizea (KPI) %1,2 jaitsi zen joan den urtarrilean eta urte arteko tasa %2ra iritsi da, INE erakundeak gaur jakinarazi dituen datuen arabera.

   Prezioen hileko jaitsiera Jantziak eta oinetakoak sektorean izandako murrizketari zor zaio batez ere, %14,8 jaitsi baitzen. Aisia eta kultura (-%2,3), Komunikazioak (-%2,1) eta Tresneria (-%1,1) sektoreetan ere jaitsi ziren prezioak, eta Medikuntzan ez zuten aldaketarik izan.

   Aitzitik, prezioak igo egin ziren Garraioa (%1,8), Etxebizitza (%0,7), Besteak (%0,5), Elikagaiak eta edari ez alkoholikoak (%0,4), Hezkuntza (%0,2), Edari alkoholikoak eta tabakoa (%0,2) eta Hotel, kafe eta jantokiak (%0,1) taldeetan.

   Bestalde, 2011ko urtarrilarekin alderatzen bada, Garraioan igo ziren gehien prezioak, %5,2ko hazkundearekin, eta ondoren Etxebizitzan, %4,5eko igoerarekin. Gainera, prezioak igo egin ziren Elikagaiak eta edari ez alkoholikoak (%2,7), Besteak, (%2,3), Edari alkoholikoak eta tabakoa (%1,9), Hezkuntza (%1,8), Hotel, kafe eta jantokiak (%1,1), Aisia eta kultura (%0,5) eta Tresneria (%0,4) sektoreetan.

   Aitzitik, prezioen urte arteko bilakaera negatiboa izan zen Jantziak eta oinetakoak (-%0,1), Medikuntza (-%2,8) eta Komunikazioak (-%3,6) taldeetan.