Puntako zientzialarien eta DBHko 200 ikasleren arteko topaketa bat izango da ostegunean Bilbon

Topaketaren iazko edizioko parte hartzaileak
Foto: DIPC
Actualizado: martes, 30 septiembre 2014 12:30
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 30 (EUROPA PRESS)

   top@DIPC Zientziarekin solasean! izeneko topaketa egingo da ostegunean, urriaren 2an, Bilboko BBK aretoan, Bilbon. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 200 bat ikasle eta irakasle Claude Cohen-Tannoudji eta Juan Ignacio Cirac zientzialariekin elkartuko dira, Pedro Miguel Etxenike Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) katedradun eta DIPCko presidenteak moderatuko duen topaketan.

   Juan Ignacio Cirac Asturiasko Printzea Saria (2006) eta Optika Kuantikoko Max Planck Institutuko zuzendaria (Garching, Alemania) da, etaClaude Cohen-Tannoudjik Fisikako Nobel Saria (1997) jaso zuen 1997an, laser izpiekin atomoak hozteko eta harrapatzeko metodoak garatzeagatik.

   Goizeko 10:00etan hasiko da ekitaldia. Gorka Martinez BBK Gizarte Ekintzaren zuzendaria izango da anfitrioia, eta aurkezpena Itziar Alkorta Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak egingo du, topaketak antolatu duen Donostia International Physics Center (DIPC) zentroak jakinarazi duenez.

   Aurreko urteetako bidea jarraituz, DIPC zentroak top@DIPC Zientziarekin solasean! topaketaren seigarren edizioa antolatu du. Bertan, ikertzaileek zientziarekiko eta ikerketarekiko grinari buruz hitz egingo dute eta beren lanari eta esperientziari buruzko galderak erantzungo dizkiete ikasleei. Helburu nagusia da Euskal Herriko ikasleen artean ikasketa zientifiko eta teknologikoekiko bokazioa bultzatzea eta zientziaren edertasuna eta garrantzia helaraztea.

   top@DIPC - Zientziarekin solasean! Donostia International Physics Centerrek (DIPC) antolatu du, Euskampus EHUko Nazioarteko Bikaintasun Campusaren esparruaren baitan. Seigarren edizio honetan bi topaketa egingo dira: ostegunean Bilbon egingo denaz gain, Donostian ere izango da beste topaketa bat aurten, abenduaren 15ean, Eureka! Zientzia Museoan.