Rafael Argullolek bukatuko du bihar filosofiari eta zientzia politikoari buruzko hitzaldi-zikloa Bilbon

Actualizado: domingo, 29 mayo 2011 14:12

BILBO, 29 May. (EUROPA PRESS) -

Rafael Argullol idazle, filosofo eta poetak "La utopía literaria" (Utopia literarioa) izenburuko hitzaldia eskainiko du bihar, astelehena maiatzak 30, Bilboko Bidebarrieta liburutegiko ekitaldi aretoan, arratsaldeko 19:30etan hasita, Bidebarrieta Kulturguneak antolaturiko Filosofiari eta Zientzia Politikoari buruzko Dibulgazio Zikloa bukatuz. Sarrera librea izango da leku guztiak bete arte, antolakuntzak jakinarazi duenez.

Idazle, filosofo, poeta, blogari eta Estetika irakaslea da Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean Rafael Argullol. Gainera, Institut Universitari de Cultura izenekoa zuzentzen du unibertsitate bartzelonarrean.

Guztira, 25 lan idatzi ditu, eta 1993an Nadal saria irabazi zuen "La razón del mal" bere lehen eleberriarekin. 2002an Kultura Ekonomikoaren Funtsak emandako Saiakera saria lortu zuen, "Una educación sensorial" lanari esker. Halaber, "Visión desde el fondo del mar" lanak Ciutat de Barcelona Saiakera saria lortu zuen 2010ean. 'El País' egunkariko ohiko kolaboratzailea da.