Raquel Alzetarekin literatur topaketa izango da gaur Bilbon

Actualizado: jueves, 27 febrero 2014 13:55
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 27 (EUROPA PRESS)

   Raquel Alzeta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Arte Ederretako lizentziatuak zuzenduko duen literatur topaketa bat egingo da gaur, otsailaren 27an, Bizkaiko Foru Liburutegian, Bilbon, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Bizkaiko Aldundiak jakinarazi duenez.

   Haurrentzako ilustrazioetan eta testu liburugintzan ekin zion bere Alzetak bere ibilbide profesionalari. Ondoren, dekorazio arloko enpresentzako formatu txiki zein handiko irudien modelatze lan eta eskulturak egiten aritu zen.

   2001ean eta 2002an, Astiberri argitaletxearekin, euskal mitologiaren ilustrazioari buruzko bi liburu argitaratu zituen, biak "Mitologika" bildumakoak. Ondoren, 2005ean, "Cruz del Sur" izenburuko albuma kaleratu zuen, Luis Duranen gidoiarekin.

   Raquel Alzate komikietako aldizkarietan eta estatu mailako hainbat proiektu kolektibotan kolaboratzailea izan da. 2013an, "La ciudad de Ys" izenburuko trilogiaren lehen bi albumak argitaratu zituen Dargaud argitaletxearekin, gidoigilea Rodolphe izan zela: "La locura de Gradlon" eta "La morgana roja". Gaur egun hirugarren albuma lantzen ari da.