Raul Lopezek beste urte bat jokatuko du Dominion Bilbao Basketen

Raul Lopez, beste urte bete Bilbon
Foto: Europa Press
Actualizado: miércoles, 29 julio 2015 13:25

BILBO, 29 (EUROPA PRESS)

   Dominion Bilbao Basket taldeak eta Raul Lopez antolatzaileak akordioa lortu dute 35 urteko jokalari katalanaren kontratua beste urte bat luzatzeko, 2015-2016 denboraldira arte, talde bilbotarrak bere webgunean jakinarazi duenez.

   "Marea beltzak Viceko jokalariaren magiarekin gozatzen jarraituko du bosgarren urtez Miribillako infernuan", talde bilbotarrak prentsa oharran adierazi duenez.

   Raul Lopez Khimki talde errusiarretik heldu zen Bilbora 2011-2012 denboraldian. Euroligako debutean izan zen denboraldi horretan, baita 2013ko Charleroiko Eurocupeko finalan ere. Gainera, Kopa jokatuko du Gasteizen eta Kanaria Handian, 2013an eta 2015ean, hurrenez hurren, eta Endesa Ligako batez bestekoak 8 puntu eta 3 asistentziakoak izan dira azken denboraldian.

   Joventuteko harrobian hazitako jokalaria NBAra joan zen 2002-2003 denboraldian, Utah Jazz traldearekin jokatzeko. Liga estatubatuarran hiru urte igaro ondoren, Europara itzuli zen Akasvayu Girona taldearekin. Real Madriletik igaro ondoren, Errusiara joan zen, Khimkirekin jokatzeko, eta han VTB League irabazi zuen. Ondoren, 2011-2012 denboraldian, Bilbora heldu zen.