Ravel eta Debussy "aurrez aurre" izango dira larunbatean Mirtamongo Matinee berri batean

Actualizado: jueves, 12 mayo 2011 16:36

DONOSTIA, 12 May. (EUROPA PRESS) -

Miramongo Matineeak zikloaren beste kontzertu bat izango da larunbatean Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren (EOS) egoitzan, Donostian. Oraingoan, EOSeko kide diren Nathalie Dabadie eta Irene Echeveste biolin-jotzaileek, Delphine Dupuy biola bakarlariak eta Elena Escalza biolontxelo-jotzaileak osatutako Xaenami hari-laukoteak Claude Debussyren eta Maurice Ravelen izaera klasikoko kuartetoak interpretatuko ditu.

Bi obren entzunaldiak erakutsiko du nola egile batek beste baten obra oinarri harturik hortik eratortzen den materialak, landu ondoren eraldaturik bere musika-ikuspegiarekin bat datorren obran nola islatzen diren, EOSeko iturriek azaldu dutenez.

Debussyk lau mugimenduko egitura klasikodun bere "Harientzako kuartetoa sol minorrean" konposatu eta hamarkada bat beranduago, Ravelentzat inspirazio-iturri bilakatu zen "Harientzako kuartetoa fa maiorrean" idazterakoan. Estreinatu zen garaian eztabaida bizia eragin bazuen ere, denborak aurrera egin hala bere generoko maisulan izatera heldu da ziburutar musikagilearen partitura hau.

Kontzerturako sarrerak Servikutxa, Telekutxa (943 00 12 00), www.kutxa.net eta www.euskadikoorkestra.es bidez eta larunbatean bertan 10:30etatik aurrera EOSen egoitzako leihatilan eros daitezke.