Renfe Aldiriak gaueko 500 tren berezi baino gehiago etengabe eskainiko ditu Bilboko Aste Nagusian

Pasajeros, Viajeros, Tren, Renfe, Adif, viaje, Estación
EUROPA PRESS
Actualizado: lunes, 18 agosto 2014 17:29

BILBAO, 18 Ago. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Aste Nagusirako, Renfe Aldiriak gaueko 503 tren zerbitzu berezi abian jarriko ditu abuztuaren 16ko gauetik abuztuaren 24eko gauera arte, biak barne.

Renfe Aldiriak jakinarazi duenez, tren hauek Bilboko nukleoa osatzen duten hiru lineetan ibiliko dira: C-1 (Bilbo-Santurtzi), C-2 (Bilbo-Muskiz) eta C-3 (Bilbo-Urduña). Zerbitzu hauek, egunez dabiltzan ohiko trenei gehituko zaizkie. Azken hauek, egunezkoak, Bizkaiko hiriburuko jaia egun hauetan zehar ematen den bidaiari kopuruaren handiagotzeak sortutako beharrizanak asetzeko indartuko dira ere.

Gaueko trenak hamabost minuturo jende gehien dabilen orduetan
Renfek Aste Nagusian zehar abian jarriko duen zerbitzuan, maiztasun
ugariko aldiriak eskainiko ditu jaiegunetako gauetan. Eskaintza
gehieneko ordutegia gauero errepikatuko da 21:00etatik 00:00etara (su
artifizialekin bat eginez; Bilboko jaietan jende gehien biltzen duen
ekitaldia).

Mugikortasun handiko hiru ordu hauetan, Hegoaldeko lineak
15 minuturo eskainiko ditu trenak ere. Urduñako linean tren gehiago
jarriko dira ere suak ikustera joateko. Gaueko gainerako orduetan,
trenak 20 eta 30 minututik behin ibiliko dira.

Ohikoa den moduan, mugimendu gehieneko egunak abuztuaren 16 eta 23ko larunbatetako gauak eta ostiralak 22arekin bat egitea aurreikusten da. Egun horietan, tren konpainiak 90 zerbitzu eskainiko ditu gauero, gaueko bederatzietatik goizeko bederatzietara arte.

Azkenik, azpimarragarria da jaiak dirauten bederatzi gauetan Renfek abian jarriko dituen 503 trenetatik, %66ak Ezkerraldetik eta Meatzari Aldeko (C-1 eta C-2) lineetan igaroko direla, gainontzeko %33ak C-3 Bilbo-Urduña linean ibiliko direlarik.

Renfek eskainitako tren zerbitzu berezi hauek osatzeko, konpainiak
beste 2.000 zerbitzu erregular baino gehiago eskainiko ditu egunez
Aste Nagusian zehar. Horiek horrela, Renfek, Aldiriko 2.500 zerbitzu
baino gehiago eskainiko ditu.

GELTOKI ESTRATEGIKOAK

Renfe Aldiriak Bilboko hirigunean dituen zazpi geltokien artean, jaietan zehar garrantzi gehien izango duten lau puntu dira azpimarragarri. Jaieremuaren erdigunean kokatuta dagoen Bilbo Abando ez ezik, San Mameseko geltokia erabat aproposa izango da Pergolara hurbiltzeko. Bestalde, Ametzola edo Zabalburuko geltokiak, Zezen Plazara hurbiltzeko egokiak dira oso.