Renfek bihartik aurrera egokituko ditu aldiriko trenen ordutegiak udaldira

Actualizado: domingo, 12 junio 2011 14:01

BILBO, 12 Jun. (EUROPA PRESS) -

Renfek aldiriko trenen ordutegiak udaldira egokituko ditu bihartik, ekainaren 13tik, aurrera. Ordutegi berriak, Bilbo Aldiriko nukleoa osatzen duten 43 geltokietan kokatutako iragarki errotuluetan aurki daitezke. Geltoki hauek, C1 (Bilbo-Santurtzi), C2 (Bilbo-Muskiz) eta C3 (Bilbo-Orduña) lineen parte dira. Ordutegi aldaketaren inguruko informazioa www.renfe.com eta www.renfe.mobi webguneetan ere eskuragarri dago.

Bestalde, Renfe Aldiriak, aurtengo udako ostiral eta larunbateko gauetan, "Gau Jaia" tren zerbitzuak eskaintzen jarraituko du C2 eta C3 trenbideetan. Gainera, Bilboko Aste Nagusia dela eta, ohiko garraiobideez gain, gaueko trenen eskaintza zabala izango du Bilboko jaiak dirauen bederatzi egunetan

Gainera, aurtengo udak, Bilbo eta Malaga lotzen dituen Picasso trenaren zerbitzuen igoera ekarriko du. Trenak bere zerbitzuak ugarituko ditu ekainaren bigarren hamabostalditik irailaren lehenengo hamabostaldiaren amaiera bitartean. Izatez, trena Bilbotik irtengo da ostiraletan, 21:15ean, eta Malagatik bueltatuko da igandeetan, 22:40an. Epealdi jakinetan, abuztua kasu, eta garraiobide honen erabileraren igoera dela-eta, Renfek Picasso trenen garraio egunak ugarituko ditu.