Rikardo Arregi XXVIII. Kazetaritza Sariak uztailaren 9an banatuko dira Andoainen

Actualizado: jueves, 30 junio 2016 13:40

DONOSTIA, 30 (EUROPA PRESS)

Rikardo Arregi XXVIII. Kazetaritza Sarien azken erabakia emango da ezagutzera eta sariak banatuko Andoaingo (Gipuzkoa) Bastero Kulturguneko ekitaldi aretoan, eguerdiko 12.00etan hasita. Saritu guztiak bertan izango dira eta gonbidapenik ez da beharko sartzeko.

Zehazki, 9.000 euro, agiria eta Xabier Lakaren eskultura jasoko ditu Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren irabazleak (sari nagusia), 3.000 euro, agiria eta Xabier Lakaren eskultura Kazetari Berria Sariarenak, eta agiria eta Xabier Lakaren serigrafia Epaimahaiaren Sari Bereziaren garaileak.

Andoaingo Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, epaimahaian, mahaiburua Andoaingo Udaleko Euskarako zinegotzi Ainara Rodriguez izan da, Allande Boutin, Idurre Eskisabel, Goio Arana eta Marijo Deogracias mahaikideak izan dira, eta Andoaingo Udaleko euskara teknikari Arantza Aguado idazkaria, hizpidez, baina hautespiderik gabe.