Rith 2014 gaelikoaren aldeko lasterketa hasi da Irlandan

Actualizado: viernes, 7 marzo 2014 12:35
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 7 (EUROPA PRESS)

   Rith 2014 gaelikoaren aldeko lasterketaren hirugarren edizioa hasi da gaur, martxoaren 7an, goizeko 09:00etan, Baile Bhuirnetik (Ballyvourney, Cork), eta 1.000 kilometro baino gehiago egin ondoren, Belfasten bukatuko da martxoaren 15ean. Azken egun horretan, korrikalariek eskuz esku elkarri pasatzen dioten lekuko barruko mezu sekretua irakurriko da, Korrikan bezala.

   Halaber, AEK-ko iturriek jakinarazi dutenez, Irlandara gerturatzerik ez, baina laguntzeko prest dagoenak, "ziber kilometroak" eros ditzake Rith 2014ren webgunean: www.rith.ie.

   Aipaturiko iturrien arabera, munduan gaelikoa hitz egiteko gauza diren pertsonak ez dira bi milioira iristen. Irlandako lehen hizkuntza ofiziala izan arren, gaelikoa hizkuntza gutxitua da gaur egun, eta are egoera zailagoan dago Ipar Irlandan.

   Horrela, gaelikoak bizi duen arazoa ikusita, 2010ean, lasterketa honen antolatzaileei AEK-k antolatzen duen Korrikaren "ahizpa irlandarra" egitea bururatu zitzaien, eta AEKren zein Korrikaren laguntza izan zuten horretarako.

   Halere, Rith ez da "Korrikaren ahizpa" bakarra, Bretainian Ar Redadeg lasterketa egiten baitute. Aurtengoa, maiatzaren 24tik 31ra egingo da, Morlaixetik Glomelera, eta bretoiaren aldeko ekimenaren laugarren edizioa izango da.