Rubik talde finlandiarrak Bermeoko (Bizkaia) Beleza Malandra Ateneo Kulturalean joko du asteazkenean

Actualizado: lunes, 10 octubre 2011 19:47

BILBO, 10 Oct. (EUROPA PRESS) -

Rubik talde finlandiarrak kontzertua eskainiko du asteazken honetan, urriaren 12an, Bermeoko (Bizkaia) Beleza Malandra Ateneo Kulturalean. Saioa iluntzeko 20:30etan hasiko da eta sarrerak 5 euroko prezioa dauka. Aretoaren edukiera dela-eta 50 pertsonara mugatua egongo da sarrera, arduradunek jakinarazi dutenez.

Finlandiako "indie espazialeko" talde aparta da Rubik. Momentu honetan, laukotea "Solar" diskoa aurkezten dabil, nahiz eta bira luzea egin duen jada Europa osoan zehar, Eurosonic Festival edo San Miguel Primavera Sound bezalako jaialdietan joz.

Udaren ondoren, kontzertu gehiago emango ditu taldeak Europan, AEBetatik eta Mexikotik bira handi bat hasi aurretik. "Indie/pop/rock eszenako errealitate sendoenetakoa dira jada finlandiarrak", adierazi dute aretoko arduradunek.