Ruede Hagelstein berlindarra Guggenheim Bilbao Museoko Art After Dark saioan izango da

Ruede Hagelstein
Foto: GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Actualizado: viernes, 22 mayo 2015 15:07

BILBO, 22 (EUROPA PRESS)

   Ruede Hagelstein berlindarraren musika elektronikoarekin bukatuko da Guggenheim Bilbao Museoko denboraldi honetako Art After Dark egitaraua. Hagelstein Atrioan izango da ekainaren 12an, 00:00etatik aurrera, eta aurretik, Las Tea Party eta Adrian DJ ariko dira, museo bilbotarreko iturriek jakinarazi dutenez.

   Berlingo underground azpikulturaren liderretako bat da Ruede Hagelstein. Berlingo landa inguruan jaiotako musikari eta DJ autodidakta hau artearekin eta literaturarekin liluratuta dago eta, hori dela eta, 'Flyer' aldizkarian edizio lanak ere egiten ditu.

   "Merkatuaren aurkako" www.restrealitaet.de izeneko partyforum delakoaren sortzailea da, eta, besteak beste, Sven Väth eta Michael Mayer bere jarraitzaileak dira. DJ egoiliarra da Watergate (Berlin) eta Harpune (Düsseldorf) klubetan. Elektrodisko eta tech-house estiloak nahastuz jendearekin feedback onena lortu du, Output edo Kitsune eta, gaur egun, Upon You Records diskoetxeei esker.

   Oraingoan, iraupen luzeko bere lehen diskoa aurkezten ari da: "Apophenia" (Watergate Records). Bertan, besteak beste, PillowTalk eta Mentrix kolaboratzaile izan ditu.