Rufo Criadoren pinturak daude ikusgai Bilboko Rekalde aretoan

Rufo Criadoren lana Rekalde aretoan
Foto: Bizkaiko Foru Aldundia
Actualizado: viernes, 20 enero 2012 17:44

BILBO, 20 (EUROPA PRESS)

   Rufo Criadoren (Aranda de Duero, Espainia, 1952) "Ur soinuak/Sonidos de Agua" pinturen erakusketa aurkeztu du gaur Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatuak. Foru erakundearen Rekalde Aretoan egongo da ikusgai erakusketa, Bilbon, apirilaren 9ra arte.

   Erakusketan 40 lan inguru daude ikusgai, 1994 eta 2010 artean eginak. Pinturak euskarri desberdinetan daude, argi-kutxak ("Ur begiak/Ojos de agua" seriekoak) eta "Distantzia berdean/En la distancia verde" proiekzioa.

   Ikusgai dauden lanak naturarekin eta, batez ere, uraren esperientziarekin lotutakoak dira. Ibilbide anitzaren bitartez gai horrenganako interesa adierazi du Rufo Criadok, bere pintura-ibilbidearen garapenean oinarrizkoa dena.

   Erakusketa dela-eta Rekalde Aretoak Jose Maria Parreñok idatzitako "Verdadera pintura" entsegua duen liburu-katalogoa argitaratu du, artistaren lanen irudiekin eta eranskin dokumental eta bibliografiko luze batekin batera.