Ruper Ordorikak Adarra Saria jasoko du Donostian ekainaren 21ean

Ruper Ordorika
Foto: DONOSTIA KULTURA
Actualizado: viernes, 12 junio 2015 12:45

DONOSTIA, 12 (EUROPA PRESS)

   Ruper Ordorikak "kontzertu berezi bezain ahaztezin bat" eskainiko du Donostiako Victoria Eugenia antzokian ekainaren 21ean, 19:00etan hasita. Kontzertua Donostiako Udalak musikari oñatiarrrari bere ibilbidearengatik eta euskal kulturari eta musikari egindako ekarpenarengatik emango dion Adarra Sariaren ekitaldiaren barruan izango da.

   Horrela, Elkar argitaletxeko iturriek jakinarazi dutenez, Victoria Eugeniako emanaldia "berezia izango da benetan", lehen diskotik 2014an ateratako "Lurrean etzanda" diskora iritsi arte, bere ibilbide luzea osatu duten abestien aukeraketa zaindua egingo baitu Ruper Ordorikak.

   Oñatiarrarekin batera, musikari hauek arituko dira: Leo Abrahams (gitarra eta prozesadoreak), Arkaitz Miner (gitarra, mandolina eta biolina), Hasier Oleaga (bateria) eta Fernando Lutxo Neira (baxua).