Ruper Ordorikak Izar & Star zikloaren seigarren edizioa hasiko du

Actualizado: miércoles, 9 septiembre 2015 16:37

BILBO, 9 (EUROPA PRESS)

   Ruper Ordorikak Izar & Star emanaldien seigarren edizioa hasiko du datorren irailaren 25ean. Bilboko Campos Eliseos antzokiaren areto nagusian arituko da oñatiarra, Lou Reed, Bod Dylan eta Georges Brassensen abestiak berrinterpretatzen, SGAE Fundazioak jakinarazi duenez.

   Emanaldia arratsaldeko 20:30etik aurrera izango da, eta sarrerak 10 eurotan salduko dira aldez aurretik, 12 eurotan, ordea, emanaldiaren egunean. Saltzeko lekuak ohikoak dira, hau da, antzokiko txarteldegia eta Power Records disko denda.

   Javier Corral 'Jerry' Herri Irratiako kazetaria da ekimenaren buruetako bat, neurri handi batean koordinatzailea eta programatzailea. Bere hitzetan, "euskaraz abesten duen musikagile garaikiderik handienaren aurrean gaude". Halere, zikloaren ezaugarri propioei eutsiz, "bere gustu-gustuko erreferenterik intimoenak berrinterpretatzeko prest estreinekoz agertzen zaigu".

   Halaber, urtea amaitu aurretik, SGAE Fundazioaren laguntza ekonomikoa jasoko duten kontzertuak beste lau izango dira, irailaren 25ekoaz gain. Horrela, urriaren 15ean, The Great Barrier vs. Depeche Mode eta B-Flat vs. Joy Division emanaldia izango da Kafe Antzokiko Kutxa Beltzan, eta azaroaren 26an, Screaming George & The Hustlers vs. Iggy & The Stooges eta Los Fastuosos de La Ribera vs. Stealers Wheel toki berean.

   Abenduaren 3an Los Tupper vs. Johnny Thunders emanaldia izango da Kuutxa Beltzan, eta abenduaren 17an, aldiz, zikloa Campos Eliseos Antz9okiko Kupula aretora lekualdatuko da, Bilillo y Los Suyos vs. Olatu berriko popa emanaldiarekin.