Saharako 151 haur heldu dira EAEra Oporrak Bakean programaren baitan

Actualizado: lunes, 29 junio 2015 16:35

BILBO, 29 (EUROPA PRESS)

   Fronte Polosarioko Euskadiko Ordezkaritzak eta Euskal Fondoak abiarazitako Oporrak Bakean programako haurrak hasi dira euskal herrietara heltzen, eta horrela, astelehen honetan, Saharako 151 ume heldu dira Loiuko aireportura, programaren arduradunek jakinarazi dutenez.

   Bizkaiko Foru Aldundiak jarritako autobusetan Loiuko frontoira eraman dituzte ondoren. Bertan, Loiuko Udalak eskainitako gosaria hartu, jasoko dituzten herrien arabera taldekatu eta herri bakoitzeko arduradunekin batera bidaiaren azken zatia egin dute.

   Halaber, asteartean, ekainaren 30ean, beste hegaldi batek 153 haur gehiago ekarriko ditu, eta ekainaren 23an beste 29 haur iritsi ziren hegaldi erregularrean. Abuztuaren amaierara arte egongo dira EAEn, eta gehienak bi txarterretan itzuliko dira, abuztuaren 28an eta 29an. Azken datuen arabera, 327 haur saharar izango dira uda honetan EAEn.