Sahararen aldeko Elkartasunaren Hamabostaldia egingo dute Bilbon, Donostian eta Gasteizen

Sahararen aldeko manifestazio bat Bilbon
BILBOKO UDALA
Actualizado: jueves, 17 febrero 2011 12:44

BILBO, 17 Feb. (EUROPA PRESS) -

Bilboko, Donostiako eta Gasteizko udalek Saharako Herriaren aldeko Elkartasunaren Hamabostaldia antolatu dute Sahararen aldeko hainbat erakunderekin eta koordinatzailerekin batera. Programak askotariko jarduerak bilduko ditu, helburu bakarrarekin, hots, Saharari euskal elkartasuna adieraztea. Ekitaldiak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hiru hiriburuetan egingo dira, otsailaren 19tik martxoaren 4ra, Bilboko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez.

Sahararen aldeko Elkartasunaren Hamabostaldiak bat egiten du Arabiar Errepublika Demokratiko Sahararraren (AEDS) Bir Lehlu-ko aitorpenarekin. Urte hauetan Aljeriako basamortuko kanpamenduetan eta Saharak hartutako lurraldeetan bizi diren errefuxiatuen drama areagotzen joan da.

Nazioarteko komunikabideen arabera, 2010eko urrian hautsi zituzten giza-eskubideak, azken aldiz, 'duintasunaren kanpamendua' izenez ezagunagoa den Gdeim Izik kanpamenduak eraso bortitza jasan baitzuen. Sahararen aldeko Elkartasunaren Hamabostaldiak gertaera gogor hura gogoratu nahi du; bertan, polizia marokoarrak Saharako biztanle gehienen bizi baldintzak salatzeko Aaiun hiriaren kanpoaldean jarritako haimak birrindu zituen.

Saharak 35 urte daramatza basamortuan, nazioarteko legeak aitortutako autodeterminazio eskubidea erabiltzeko zain. Elkartasunaren Hamabostaldia dela-eta antolatu diren jardueren helburua da ekimenaren alde egitea, eta Espainiako Gobernuari eskatzea dagokion erantzukizuna har dezala auzi honetan.