Saltillo eskola ontziak ohiko udako itsasaldia jarraitzen du euskal kostaldetik

Actualizado: viernes, 21 agosto 2015 16:29

BILBO, 21 (EUROPA PRESS)

   Asteazkenean, abuztuaren 19an, Santurtziko portutik, Saltillo Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) eskola ontzia irten zen eta euskal kostaldeko portuetan zehar udan egin ohi duen itsasaldia hasi, aurtengo bigarren bidaia, hain zuzen ere, uztailean Galiziako XII. Encontro de embarcacións tradicionais de Galicia 2015 egin zuenaren ostean.

   Antzinako belaontzian Mikel Lejarza kapitaina eta Nautika eta Itsasontzi makineria Goi Eskola Teknikoko 12 ikasle joango dira. Ikasleek nabigazio praktikak egiteaz gain, bela mundua gizarteari hurbiltzea eta antzinako belaontzi hau ezagutzera ematea dira itsas ibilaldi honen helburuak. Eta helburu horiek betetzeko, ohikoa den bezala, nahi duten guztiek ontzia bisitatu ahal izateko, zazpi portutan bere ateak irekiko ditu.

Aurten, Lekeitio, Donibane Lohizune, Getaria, Donostia, Hondarribia, Mutriku eta Bermeoko portuetan bisitatu ahal izango da Saltillo eskola-ontzia, goizez 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 15:00etatik 19:00etara. Hauxe izango da bigarren itsasaldiaren egutegi osoa:

   Abuztuak 19 Santurtzi-Lekeitio

   Abuztuak 20  Ate irekiak Lekeition

   Abuztuak 21 Lekeitio - Donibane Lohizune

   Abuztuak 22-23 Ate irekiak Donibane Lohizunen

   Abuztuak 24 Donibane Lohizune - Getaria

   Abuztuak 25  Ate irekiak Getarian

   Abuztuak 26 Getaria - Donostia

   Abuztuak 27 Ate irekiak Donostian

   Abuztuak 28 Donostia - Hondarribia

   Abuztuak 29-30 Ate irekiak Hondarribian

   Abuztuak 31 Hondarribia - Mutriku

   Irailak 1 Ate irekiak Mutrikun

   Irailak 2 Mutriku - Bermeo

   Irailak 3 Ate irekiak Bermeon

   Irailak 4 Bermeo - Santurtzi

HOSTORIA

   Saltillo 1932an eraiki eta bi urte beranduago erosi zuen Pedro Galindez enpresari bizkaitarrak. 1946tik 1963ra arte Galindezek errege-familiari utzi zion belaontzia, erabil zezan. 1968an Galindezek Nautika eta Itsasontzi makineria Eskolari itsasontziaren emaitza egin zion. Zaharberritu ondoren berriro itsasoratu zen 1998an eta gaur egun EHUko ontzi eskola bezala erabiltzen da.