Saltoki batean kirol-oinetako batzuk lapurtzen saiatu den 23 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon

Actualizado: jueves, 13 enero 2011 15:25

BILBO, 13 Ene. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 23 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo Bilbon lapurreta delitu bat leporatuta. Atxilotua saltoki batetik irtetzen saiatu zen kirol-oinetako batzuk ordaindu gabe, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Atzo arratsaldeko 18:30etan, Bilboko Moyua plazan dagoen denda bateko segurtasuneko langileek Ertzaintzari jakinarazi zioten gizon bat zenbait objektu lapurtzen saiatu zela establezimenduan. Patruila bat dendara joan zen eta heltzean ikusi zuen zaindarietako bat saltokitik ateratzen zela mutil baten atzetik.

Gelditzeko eskatu eta ordaindu gabe atera zituen kirol-oinetako batzuk jakan ezkutatuta zeramatzala egiaztatu ondoren, ertzainek 23 urteko gizonezkoa atxilotu zuten, lapurreta delitu bat leporatuta. Atzemandakoak beste atxiloketa bat dauka bere historialean, eta aske utzi zuten deitzen dutenean epailearen aurrera agertzeko aginduarekin.