San Martin Etorbidea itxiko du autoentzat ostegunean Getxoko Udalak (Bizkaia)

Actualizado: martes, 8 marzo 2011 13:32

BILBO, 8 Mar. (EUROPA PRESS) -

Getxoko Udalak (Bizkaia) Algortako San Martin Etorbidea zirkulazioarentzat itxiko du ostegunean Andres Cortina eta Trinitate kaleen artean. Etorbidea 8:00etatik 18:00etara itxiko da, gutxi gorabehera, obrako garabi bat kentzeko eta lekuz aldatzeko lanak direla eta.

Satistegi aldetik eta inguruetatik datozen ibilgailuak Talaieta kalea erabili beharko dute auzotik ateratzeko. Autoak bertan sartzeko, berriz, ez du eraginik izango kalea ixteak, Getxoko Udaletik prentsa ohar batean jakinarazi dutenez.