San Sebastian egunaren balorazio positiboa egin du Donostiako Udalak

Jaiaren balorazio positiboa egin du Goiak
DONOSTIAKO UDALA
Actualizado: martes, 24 enero 2017 13:59

DONOSTIA, 24 (EUROPA PRESS)

Eneko Goia Donostiako alkateak San Sebastian egunaren balorazio positiboa egin du, eta, eguraldia hotza izan arren, donostiarrek jaian parte hartzeko "kaleak hartu" zituztela nabarmendu du. "Baldin eta jaiak ezaugarri bat badu, hori parte hartzea da, eta aurten, berriro ere, parte hartzaile kopurua gainditu da. Horrek erakusten du hiriko jairik nagusiena osasuntsu dagoela", azpimarratu du.

Era berean, Donostiako alkateak adierazi du bandera igoeraren, haur danborradaren, hiritar merezimenduaren dominen eta bandera jaitsieraren ekitaldien giroa "zoragarria" izan dela eta ez dela arazo larririk egon.

Bestalde, Urrezko Danborrari buruz, behin jaia igarota, hausnarketari ekiteko unea dela esan du Goiak, "bai Urrezko Danborraren izaerari buruz, bai prozedurari buruz, betiere, aurten gertatutakoa berriro ez gertatzeko".

Horrela, irtenbideak udal talde politikoen adostasuna izatea gustatuko litzaiokeela adierazi du. "Udalak saria ematen duenean, talde guztien arteko adostasuna handiena izan behar du. Hori dela eta, bozeramaileen batzordeari gaia proposatuko diot iritziak jasotzeko, sari eta ohoreen araudiaren aldaketa lantzeko", azaldu du.