San Telmo Museoa 2013ko Europako Museo Onenaren sarirako izendatu dute

San Telmo Museoaren fatxada
Foto: DONOSTIAKO UDALA
Actualizado: martes, 5 febrero 2013 12:45

DONOSTIA, 5 (EUROPA PRESS)

   Donostiako San Telmo Museoa 2013. urteko Europako Museo Onena sariaren hautagaien artean sartu du Museoen Europako Foroak. EMYA sariaren epaimahaiak berriki egindako bilkuran 2013ko hautagaien museoen zerrenda osatu du, non Europako Kontseiluko 21 herrialdetako 28 museo dauden, tartean museo donostiarra.

   Donostiako Udaleko iturriek jaskinarazi dutenez, sari nagusiaren irabazlea, zein Aipamen Bereziarena, Silleto sariarena eta Kenneth Hudson sariarena, maiatzaren 15etik 18ra Tongeren-go (Belgika) Gallo Romeins museoan (2011ko irabazlea) egingo den Europako Museoen Foroaren urteroko bileran ospatuko den ekitaldian jakinaraziko dituzte.

   EMYAren sari banaketa ekitaldia maiatzaren 18an ospatuko da, Museoen Nazioarteko Egunean, hain zuzen, aurten honako gaiaren inguruan burutuko dena: Museoak (memoria eta sormena) = gizarte aldaketa.

   EMYA 2013 sarirako proposatutako museoen zerrendan 28 museo daude, besteak beste, Amsterdameko National Maritime Museum, Bartzelonako Museo de Historia Natural, Liverpooleko Museum of Liverpool (2013ko Europako Kontseiluko Sariaren irabazlea), Ljubljanako Slovene Ethnographic Museum eta Edinburgoko National Museum of Scotland.

   EMYA saria bere bisitariak erakarri eta gogobetetzea lortzen duen museo bati ematen zaio, giro aparta, irudimenez egindako interpretazio eta aurkezpena eta hezkuntza eta gizarte-erantzukizuna sormenez lantzea medio. Museoaren kalitate maila orokorra eta bere lana aztertuko dira.