Santanderren lurrik hartu ezin izan duten bi hegaldi Bilbora desbideratu dituzte

Actualizado: lunes, 28 diciembre 2015 18:38

BILBO, 28 (EUROPA PRESS)

   Santanderren lur hartu behar zuten bi hegaldi Bilboko aireportura desbideratu dituzte astelehen honetan, alboko haize gogorrak jotzen zuelako, Aena erakundeko iturriek Europa Press berri agentziari jakinarazi diotenez.

   Hegaldi bat Ryanair konpainiakoa zen, Erromatik zetorren eta Santanderrera 16:15ean heldu behar zen; hala ere, lurrik hartu ezin izan duenez, Bilbora desbideratu dute. Ordu bat geroago, Madrildik irten eta Santanderren lur hartu behar zuen Air Nostrum konpainiako beste hegaldi bat desbideratu dute Bilbora, alboko haize bortitzaren ondorioz.

   Bilboko aireportuari dagokionez, Aenako iturriek adierazi dute hegaldiak normaltasunez irten eta heldu direla egun osoan, inolako ezustekorik gabe.