Sarah Charlesworth artistak hitzaldia eskainiko du bihar Guggenheim Bilbao Museoan

Actualizado: miércoles, 26 enero 2011 15:26

BILBO, 26 Ene. (EUROPA PRESS) -

Sarah Charlesworth artistak hitzaldi bat emango du bihar Guggenheim Bilbao Museoko Auditoriumean, arratsaldeko 18:30etan hasita. Artista estatubatuarrak "Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea" erakusketan parte hartu du, museo bilbotarretik adierazi dutenez.

AEBtako argazkilari eta artista kontzeptualak erakusketaren eta bertan ikusgai dagoen "Herald Tribune: 1977ko azaroa" ("Herald Tribune: November 1977") lanaren sortze-prozesuaren arteko harremana

aztertuko du doakoa izango den hitzaldian. Era berean, argazkigintzak

historia eratzeko garaian memoriaren tresna gisa duen garrantzia jorratuko du.

Hitzaldia, "Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea" aldi baterako erakusketaren inguruan (2011ko martxoaren 13 arte ikusgai izango da) museoak antolatu dituen jardueretako bat da.

Sarah Charlesworthek munduko herrialde ugaritan erakutsi ditu bere lanak bakarkako nahiz taldeko erakusketetan, eta mintegi eta hitzaldietan parte hartu du. Horrez gain, New Jerseyko artistaren inguruko hainbat liburu argitaratu dira.