Sare sozialek enpresentzat duten erabilgarritasunari buruzko hitzaldia izango da ostegunean EHUko Donostiako campusean

Actualizado: lunes, 14 marzo 2011 17:01

DONOSTIA, 14 Mar. (EUROPA PRESS) -

Igor San Roman aholkulariak sare sozialek enpresentzat duten erabilgarritasunari buruzko hitzaldia eskainiko du datorren ostegunean Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Donostiako campusean.

"Las Redes Sociales y las Empresas ¿matrimonio perfecto?" (Sare sozialak eta enpresak. Ezkontza perfektua?) goiburupean, hitzaldia arratsaldeko 17:00etan hasiko da, EHUko Donostiako campuseko Enpresa-Ikasketen Eskolako ekitaldi aretoan.

Sare sozialek enpresen garapenerako izan dezaketen baliagarritasuna aztertzea da mintzaldiaren helburua. Saioa Lurgorri unibertsitate-ikasleen elkarteak antolatu du, EHUko Enpresa-Ikasketen Eskolarekin lankidetzan.

Igor San Romanek emango duen hitzaldiaren aurkezpena eta moderazio lanak Eneko Goia Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaile eta Azpiegituren diputatuak eta Lurgorriko kide ohiak egingo ditu.